XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan ba dirudi debeku honek ez zuela indar handirik izan.

Izan ere kristau pentsalariak gehiago saiatu ziren Aristotelek esandakoa birpentsatzen, hau baztertzen eta ahazten baino.

Mende bat baino lehenago, Kristau pentsamenduak Aristotele onhartu ez ezik, kristau filosofiaren oin-harritzat jarri zuen.

Hontan lana egin zutenak, batez ere, Alberto Handia ta Aquino-ko Santo Tomas izan ziren.

Bainan Aristotelek bi modu diferenteetara izan zuen indarra Erdi Aroan.

Batetik Santo Tomas egin zuen sintesian.

Bainan izan ziren sintesia honekin ados ez zirenak.

Eskolastikaren barruan ba ziran sintesia hortaz duda handiak zituztenak.

Hauek, esate baterako, Duns Scoto eta Occam-eko Guillermo izan ziren.

XIV-gn. mendean Erdi Aroko pentsamenduaren bi joera hoiek politikaren teorian, eta jardunean, filosofian bezain indarra izan zuten.

Santo Tomasen filosofiaren muina sintesia orokar bat egin nahiean finkatzen da.

Jaso nahi duen filosofia xistima honen giltza, armonian dago.

Santo Tomasentzat izadia, Jainkoagandik, gailurretik beraz, behe beheko izanduneragaino jeixten den jerarkia batek osatzen du.

Jerarkia hortan maila bakoitzak bere ongia ba du, ta maila bakoitzeko izanduna bere ongia helduaz iristen da osotasunera.

Maila zenbat eta goragokoa izan orduan eta osatuagoa.

Goikoa beti behekoaren gain dago eta hau bere morrontzan du.